Kultur sorkuntza Aiaraldean

Wagner, Verdi, Mozart edota Chaikovskiren operak zuzenduko ditu Diego Martin-Etxebarriak datorren ikasturtean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abu. 4a, 17:00

Opera zuzendaria da Diego Martin Etxebarria.

Zortzi opera eta kontzertu sinfoniko bat zuzenduko ditu musikari amurrioarrak 2021-2022 denboraldian. 

8 ekoizpen zuzenduko ditu guztira Diego Martin-Etxebarriak datorren ikasturtean Chemnitzeko Operan, Alemanian. 

Zehazki, honako hauek dira zuzendari amurrioarrak zuzenduko dituen lanak:

  • Bastian eta Bastiana eta Bahiketa burdelean (W.A. Mozart)
  • Alargun alaia (F. Lehár)
  • Lohengrin (R. Wagner)
  • Hansel eta Gretel (E. Humperdinck)
  • Aida (G. Verdi)
  • Beltxargen aintzira eta Intxaur-haukailua (Chaikovski)

Horrez gain, kontzertua eskainiko du amurrioarrak Stadthalle Chemnit aretoko oholtzan maiatzean,  Chaikovski eta  Camille Saint-Säensen bina piezarekin. 

Ibilbide oparoa

2019an izendatu zuten musikari amurrioarra antzoki horretako zuzendari egoiliar, baina datorren ikasturtea izango da osorik egingo duen lehenbizikoa, 2020-2021 denboraldiko emanaldi ugari geratu zirelako bertan behera, pandemiaren ondorioz. 

Ibilbide oparoa egin du Martin Etxebarriak opera zuzendari gisa. Bilboko edota Euskadiko orkestra sinfonikoak zuzentzen aritu zen, eta Alemaniara jo zuen gero. Munduko beste hainbat opera ezagunetan aritu da, eta Tokioko Nazioarteko Zuzendaritza lehiaketan saritu zuten, besteak beste. 

Iaz, aldiz, pauso bat gehiago eman zuen bere ibilbidean, diskoa argitaratu baitzuen Bartzelonako Orkestra Sinfonikoarekin eta Albert Guinovarten konposizioekin.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide