Iruñeko Golem zineman aurkeztu dute 18:30ean 22. Korrikaren bideoklipa. Martxoaren 31n hasiko da euskararen aldeko ekimena Amurrion, eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean. Sustrai Colinak osatu du aurtengo edizioaren kantuaren letra, eta Nerea Urbizuk sortu du musika. Abesten, aldiz, Ane Garcia, Anari eta Nerea Urbizu aritu dira.
Omenduak
Donostian aurkeztu zuten 22. edizioa, eta baita aurtengo omenduak nortzuk izango ziren ere. Hain zuzen, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek euskararen alde eginiko lana aitortuko dute. Horretarako ekitaldia iragarri zuten, eta Gure Zirkua aukeratu zuten horretarako: