ESK sindikatuak Tubos Reunidosen sinatutako aurreakordioaren kontra egingo du berriro

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 1a, 12:09

Tubos Reunidos enpresako bulegoaren aurrean egindako elkarretaratze baten irudia.

Gaur batzarra egingo dute Tubos Reunidos enpresako langileek, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako azken aurreakordioa eztabaidatu eta bozkatzeko. ESK-k jakinarazi du horren kontra agertuko dela.

Otsailaren 10ean LAB, CCOO eta UGT erakundeek aurreakordioa sinatu zuten Tubos Reunidoseko zuzendaritzarekin azken 5 urteko Kontsumo Prezioen Indizearen igoera adosteko eta langile batzarrak horren kontra bozkatu zuen astebete beranduago.

Amurrion kokatuta dagoen enpresako beharginek bilera berria egingo dute gaur berriro. LAB, CCOO eta UGT erakundeek aurreakordio berria adostu dute konpainiako zuzendaritzarekin eta ELA eta ESK, berriro, aurka lerrokatu dira.

Gauzak horrela, gaur eztabaida gauzatuko da eta gero bozkatzeari ekingo diote. ESK-k bere iritziak plazaratu du jadanik eta iragarri du, hobekuntzak egon arren, kontrako kanpaina egingo duela berriro: "Uste dugu une egokia dela hitzarmen baten alde borrokatzeko, galdutako guztia berreskuratzeko eta Zuzendaritzaren gehiegikeriak amaitzeko. Pena handia ematen digu negoziazio hau KPIetara iristeko lasterketa izatea, eta ez langileentzat ahalik eta akordiorik onena lortzeko borroka. Hori dela eta, ez dugu akordio hau bermatzen, eta berriro ere aurreakordioari ezezko borobila ematea eskatuko diegu langile guztiei erreferendumean".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide