Trafiko istripua egon zen atzo gauean Amurrion, A-625 errepidean. Auto bat bidetik atera eta irauli egin zen, 21:15ak aldera, Laudioko norantzan. Aiarako Suhiltzaileak, anbulatzia eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren egoera bideratzera. Ertzaintzak Aiaraldea komunikabideari jakinarazi dio zaurituak egon zirela, baina ez du informazio gehiago ematerik izan.
Ezbehar ugari
Ohikoak bilakatu dira trafiko istripuak A-625 errepidean. Abenduan hainbat ezbehar gertatu ziren bide horretan: bi ibilgailuk elkarren aurka talka egin zuten abenduaren 10an, eta beste bik, aldiz, 14an. Hiru egun beranduago, auto batek eta kamioi batek istripua izan zuten.