Hiru urte eman ditu korrikaren lekukoak Gareseko zubian, Arga ibaiaren ertzean. Atzo, Amurrioko AEK-ko kideak bertaratu ziren Nafarroako herrira lekukoa Amurriora ekartzeko asmoz. Lekukoa garraiatu ahal izateko Orkatz enpresaren aiaraldearraren laguntza izan zuten, eta euskaltegiko kideek asko eskertu dute egindako ekarpena.
Orain Lekukoa Amurrioko AEK euskaltegian gordeko dute martxoaren 31ra arte. Egun horretan Juan Urrutia plazara jaitsiko dute lekukoa, Korrika hasiera ekitaldira.
Bi urte igaroko ditu lekukoak Amurrion, Korrikaren 23. edizioa abiatu arte. Oraindik erabaki ez duten arren, herriko txokoren batean utziko dute ikusgai.
BIDEOA | @AmurriokoAek|ko kideek Korrikaren lekukoa Garesetik Amurriora ekarri zuten atzo. 20 egun geratzen dira Euskal Herria zeharkatuko duen euskararen aldeko ekimenari hasiera emateko #KorrikaAiaraldean #HitzEkin pic.twitter.com/IuES3A2g4k
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 11, 2022
Argazkiak: Amurrioko AEK