
4 1/2 Eusko Label txapelketako serie B finala jokatuko du larunbatean Iker Larrazabalek. Norgehiagoka ikusteko pantaila handia jarriko da Amurrioko frontoian 17:00etatik aurrera.
2020an debutatu zuen pilotari amurrioarrak profesional gisa, eta hiru urterako luzatu berri du Baikorekin duen kontratua. Garaipen ugari erdietsi ditu debutatu zuenetik hona. Horren adibide da maiatzean Serie Bko Txapelketetan Binakako finala irabazi izana. Iruñeko labrit pilotalekuan izango da norgehiagoka eta Joanes Bakaikoa izango da bere aurkaria.
Berez, Larrazabalen laugarren finala izango da honakoa. 2023an Promozioko Binakako Txapelketako txapela ekarri zuen Arabara Larrazabalek, 20 urteko hutsunearne ondoren. Aurten Serie Bko buruz buruko txapela eskuratu zuen maiatzean.