Amurrion euskaraz bizi nahi dugu!

Eskaera tramitatu dute Amurrioko bazkideek Udalean, alkatea Aiaraldea Komunikabidearekin bildu dadin

Erredakzioa 2025eko apirilaren 16a

Maiatzean urtebete beteko da Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu zionetik eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari. 

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko Amurrioko bazkide talde batek eskaera tramitatu du bere herriko udaletxean, Txerra Molinuevo alkatea eurekin eta Aiaraldea Komunikabidearekin bildu dadin. Eskaeran azaldu dutenez, Amurrioko bazkideek "kezkaz eta arduraz" bizi izan dute Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabidearekiko hartu duen jarrera, "12 urtez indarrean egon den dirulaguntza alde bakarrez eta aurretik inolako abisurik eman gabe kenduz eta komunikabideko kideekin biltzeari uko eginez". 

Horregatik eskatu diote bilera Udalari, "auzi honi irtenbide bat bilatzeko lehenbiziko urrats moduan". 

Urtebete dirulaguntzarik gabe

Maiatzean urtebete beteko da Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu zionetik eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari. Hedabidearen aldeko elkartasun kanpaina abiatu zen orduan, eta 1.700 elkarte, eragile eta norbanako baino gehiagok (Amurrioko bertako 500 baino gehiago tartean) eskatu zioten tokiko erakundeari bere erabakian atzera egin eta euskararen biziberritzean "eragile aktibo" bilakatzea. Baina tokiko erakundeak ez zuen erantzun ere egin. Are gehiago, berriz uko egin zion komunikabidearekin biltze hutsari. 

Aurten ere bere jarreran berretsi da tokiko erakundea, dirulaguntza aurrekontuetatik bigarren urtez jarraian ezabatuta. Hori salatzeko, Amurrioko bazkide talde bat aurrekontuen onarpeneko plenora bertaratu zen iragan urtarrilean, jarrera hori salatu eta  “dialogo eta akordiorako bideak berrirekitzea” eskatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide