Amurrioko genealogia feminista osatuz agurtu dute ikasturtea

Txabi Alvarado Bañares 2025ko eka. 23a, 17:46

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Eginiko bidea errepasatu eta aurrera begirakoak zehazten hasteko bildu ziren atzo Amurrioko Emakumeon* Sareko kideak. 

Villa Fe eraikinean duten espazioan igaro zuten igande goiza Amurrioko Emakumeon* Sareko kideek, ikasturteari amaiera emateko. Amurrioko genealogia feminista osatzeari ekin zioten bertan, herriko mugimendu feministak bere historian zehar izan dituen mugarriak denbora lerro batean kokatuz. 

Motz geratu zitzaien dinamika. Azaldu dutenez, beste zita bat jarriko dute datorren ikasturterako, kronograma osatzen jarraitzeko. Parte hartzaileek hainbat garaitako kartel, eskuorri, pegatina zein bestelako materialak eraman zituzten dinamikara, eta Aiaraldeko Mugimendu Feministaren genealogia ezagutzeko aukera ere izan zuten, Bor Bor feminismo elkarteko Izar Mendigurenen eskutik.   

Horren ostean, datorren ikasturtera begira jarri ziren sareko kideak. Irailetik aurrera antolatu nahi dituzten tailer, hitzaldi eta bestelako jarduerak zerrendatu eta lehentasunen arabera ordenatu zituzten. 

2022ko martxoaren 8an aurkeztu zuten Amurrioko Emakumeon* Sarea. Amurrioko Mugimendu Feministak sustatu zuen taldearen sorrera, udalerriko beste sektore batzuekin elkarlanean. 2024ko amaieran inauguratu zuten lokala Villa Fe eraikinean.

Argazkiak: Amurrioko Emakumeon* Sarea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide