3,1 milioi euro banatu zituzten iaz Tubos Reunidoseko kontseilari eta goi-kargudunen artean

Txabi Alvarado Bañares 2025eko uztailaren 8a

Tubos Reunidoseko langileek akzidunen batzarraren aurrean eginiko elkarretaratze baten irudia.

824.000 euro joan ziren Administrazio Kontseiluko kideen soldata eta dietetan, eta 2.308.000 euro aginte organoan ez dauden gainontzeko goi kargudunen artean.

3,1 milioi euro bideratu zituen Tubos Reunidosek 2024an zuzendaritzako kideen soldata eta dietak ordaintzera, multinazionalak berak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordera helarazitako datuen arabera. 

Zehazki, 824.000 euro banatu zituzten guztira Administrazio Kontseiluko 11 kideen artean:

 

Beste 2.308.000 euro, aldiz, kontseiluan ez dauden beste hamaika goi-kargudunen artean banatu zituzten. Hauek dira goi-kargudun horiek (txostenak ez du zehazten zenbat diru jasotzen duen bakoitzak):

  • Carlos Lopez De Las Heras CEO
  • Ines Nuñez De La Parte Kontseiluko idazkari nagusia eta Aholkularitza Juridikoko zuzendaria 
  • Anton Pipaon Palacio Iraunkortasun eta Negozio Garapeneko zuzendaria
  • Ignacio Baron Lopez Finantza zuzendaria
  • Francesc Ribas Collell Tubos Reunidos America-ko zuzendaria
  • Pedro Rodriguez Salor Zuzendari komertziala
  • Jagoba Hernandez Arbulu Supply Chain-eko zuzendaria
  • Ekhi Etxeberria Mombiela Giza Baliabideen zuzendaria
  • Andoni Jugo Orrantia Tubos Mill-eko industria-zuzendaria
  • Jon Bikandi Iturbe Mill produktuetako industria zuzendaria 
  • Alberto Santamaria Rubio Barne Kontu-hartzailetzako zuzendaria 

Jaitsiera egon da diru kopuruan, 2023an 6,7 milioi euro banatu baitzituzten guztira. Hala ere, kontuan hartu behar da urte hartan 2,9 milioi euro gehiago eman zizkietela guztira kontseilariak ez diren goi-kargudunei, aurreko urteetako atzeratutako ordainketengatik. 

Burtsan kotizatzen duten enpresak derrigortuak daude aipatutako datuak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordean ematera. Gauzak hala, Tubos Reunidos gain, Tubacexek eta Vidralak ere egiten dituzte publiko datuak urtero. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide