Arantzazu Saratxaga de Isla Amurrioko zinegotzia bertaratu zen iragan ostegunean Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastera, eta udalerriko aktualitateari lotutako hainbat gai izan zituen hizpide.
Lehenbizi, EH Bilduk eskatutako kanpo-auditoretzaren gaiari erantzun zion, udal gobernuaren jarrera azalduz. Ondoren, etxebizitzaren auziari heldu zion, Udaletik esparru horretan abiatu dituzten ekimenak azalduz. Besteak beste, aurreratu zuen duela bi aste inguru ekin ziotela herrian hutsik dauden etxebizitzen erregistroa egiteari.
Horrez gain, errolda sozialaren harira Udaletik eginiko proposamena edota Tubos Reunidoseko egoera ere izan zituen hizpide.