AZKEN ORDUKOA

Bortxaketa bat salatu du Amurrioko Emakumeon* Sareak eta elkarretaratzea deitu du ostegunerako

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 4a

Ostegunean egingo dute erasoa salatzeko elkarretaratzea. / Aiaraldea.eus

Bortxaketa baten berri eman du Amurrioko Emakumeon* Sareak, eta mobilizazioa deitu dute abuztuaren 6an 19:00etan erasoa salatu eta emakumeari babesa adierazteko.

Amurrioko Emakumeon* Sareak jakinarazi duenez, bortxaketa bat salatzeko mobilizazioa egingo dute hilaren 6an, ostegunean, 19:00etan Juan Urrutia Plazan. Deialdiaren bidez argi utzi nahi izan dute ez dutela inolako eraso matxistarik onartuko, eta halako egoerarik bizi izan duenari Mugimendu Feministarekin harremanetan jartzeko deia luzatu diote: "Gure bizitzak daude jokoan. Autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Saretuta gaude, erasoak salatzeko, seinalatzeko eta erantzuteko prest; antolakuntza feminista delako gure tresna. Erasoen berri izanez gero, Mugimendu Feministara jotzeko deia egiten dugu, erantzun kolektiboak artikulatzeko". 

Ardura hartze eta posizionatzerako deia

Testuinguru horretan kokatu dute ostegun honetako mobilizazioa ere. "Sistematikoki ematen diren erasoen aurrean, ardurak hartzea eta posizionatzea guztion ardura da", azpimarratu dute, "konponbidea ez bazara, arazoa zara. Denok dugu erasotua izan den lagunen bat, baina inork ez dauka lagun erasotzailerik. Kontuek ez dute ematen". 

Zentzu horretan, "jendartearen konplizitatea eta instituzioen pasibotasuna" aldatzeko beharra mahaigaineratu du Amurrioko Emakumeon* Sareak: "Indarkeria matxistei aurre egiteko lehen mailako arazo sozial eta politikotzat hartua izatea eskatzen dugu".

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Amurrioko Emakumeon Sarea (@amurriokoemakumeonsarea)

 

Amurrioko salaketa ez da eskualdean aurtengo lehenbizikoa. Urduñan, esaterako, maiatzean beste eraso bat salatu zuten. Amurrion ere bi emakume jazarriak izan zirela salatu zuten ekainean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide