Landako kaleko etxe okupatua hustu dute, hamabi pertsona kale egoeran utziz

Erredakzioa

Brigada Mugikorra bertaratu da Udaltzaingoari babesa ematera. 

Amurrioko Udaltzaingoa arduratu da kaleratze agindua egikaritzeaz, baina Ertzaintzaren dispositibo zabalaren babesa izan du horretarako.

Amurrioko Landako kaleko etxe okupatua husteari ekin diote gaur goizean, agindu judizial bati erantzunez. Berez, Udaltzaingoa izan da kaleratzea gauzatu duena, baina Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren babesa izan du horretarako, eta kalea inguratu dute operazioa burutzeko.

Berez, iragan maiatzean saiatu zen tokiko polizia lehen aldiz etxea husten, eta ordutik hona prozedura judizialetan murgilduta egon da auzia. 

Poliziak banan-banan identifikatu eta kanporatu ditu etxean zeuden pertsonak. Hala ere, bertaratu diren ordurako bizilagunetako batzuk jada ez zeuden barruan.

Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez, hamabi lagun zeuden guztira eraikinean bizitzen, eta kale egoeran geratuko dira orain. 

Honakoa ez da eskualdean egiten den mota honetako lehen operazioa. Uztailean beste etxe okupatu bat kanporatu zuen Ertzaintzak Luiaondon, kasu horretan 15 pertsona kalean utzita. Amurrion, aldiz, 8 pertsona kanporatu zituzten abuztu hasieran herriko anbulatorio zaharreko eraikinetik, bi aste eskaseko okupazioaren ostean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide