Tubos Reunidos

SEPIk Tubos Reunidoseko zorrarekin modu malguan jokatzeko prestutasuna adierazi du

Erredakzioa

Tubos Reunidoseko langileen mobilizazio baten irudia. / Aiaraldea.eus

Administrari konkurtsalak horrela jakinarazi die sindikatuei. Mailegua egin zuen funts publikoak eskutitza helarazi die horren berri emateko. 

Tubos Reunidos taldearen salmenta prozesuak duen oztopo handienetako bat saihesten lagundu dezakeen albistea zabaldu da gaur. Izan ere, prozeduraren administrari konkurtsalak azaldu die sindikatuei FASEE funts publikoak komunikatu diela erraztasunak eskaintzeko prest dagoela inbertitzaileak erakartzeko, konpainia eros dezaten.

Funtsa SEPIren tresna da enpresei kaudimena ahalbidetzeko eta erakunde hori baliatu zuen erakunde publikoak 112 milioi euroko mailegua emateko.. Egun kreditu horren zorra 150 milioi euro ingurukoa da eta Tubos Reunidos taldea erosteko traba handia da interesdunentzat.

Gauzak horrela, FASEEk adierazi du prest dagoela eskaintza egin duten entitate anitzekin biltzeko eta enpresa proiektuaren jarraipena bermatuko duten baldintzak ezartzeko, malgutasunez, legea jarraituta.

Komunikazio horrekin SEPI eremu publikora atera da, taldearen erosketarako eskaintzak egin dituzten konpainiak ez uxatzeko.

Mailegua, heldulekua izatetik, arazoen iturri bilakatzera

SEPIren mailegua duela bost urte adostu zuen Tubos Reunidosek, baina heldulekua izan behar zena arazo larrien iturri bilakatu da. Alde batetik, zorra handitu duelako, baina baita ustelkeriaz ere zipriztindu duelako zuzendaritza. Hain zuzen, Guardia Zibila konpainiaren bulegoetan egon da operazioa ikertzeko eta CEOaren beraren jardueran zentratu da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide