Tubos Reunidos

Tubos Reunidoseko administrari konkurtsalak bilera eskatu dio Europako Batzordeari SEPIren zorra negoziatzeko

Aitor Aspuru Saez

Tubos Reunidoseko langileen protesta. 

Azaroaren 10ean egin zuen lehenengo eskaria, baina ez du erantzunik jaso momentuz, eta saiakera berriak egingo ditu.

Iturri sindikalek azaldu dutenez, PKF Attest administrari konkurtsalak atzo jakinarazi zien Europako Batzordeari bilera eskatu diola SEPIrekin metatutako zorra lantzeko. Azaroaren 10ean egin zuen lehenengo aldiz eta, erantzuna heldu ez dela ikusita, beste bide batzuk abiatu dituzte, batzarra egin dadin.

Izan ere, enpresa estrategikoei kaudimen babesa emateko funts europarrak SEPIren bitartez egindako mailegua izaten ari da oztopo handiena administrazio konkurtsoa bideratzeko, salmenta gauzatzeko eta enpleguaren mantenua bermatzeko.

Gauzak horrela, PKF Attestek azaldu nahi dio Europako Batzordeari zer nolako eragina duen zorrak konpainiaren salerosketan, sortzen dituen oztopoak nola gainditu adosteko.

Ahalegin gehiago

Zorrak ekarri dituen arazoak konpontzeko ahalegin gehiago daude bidean. Esaterako, Amurrioko lantegiko enpresa batzordeko sindikatu guztiek atzo adierazi zuten SEPIrekin eta Ogasun Ministerioarekin biltzeko asmoa, bi erakunde horiei azaltzeko euren jarrerak Aiaraldeko enpleguaren mantentzean eragiten duela. 

Mugimendu horiek guztiak administrazio konkurtsoaren fase erabakigarriarekin piztu dira. Izan ere, epaileak enpresa juridikoaren likidazioa abiatu du jadanik eta hurbilago dago konpainiaren salmenta egiteko unea.

Oier Bidaurratzaga LABeko ordezkariak Azalera podcastean aipatu zuenez, otsailean amaitu daiteke prozesu osoa. Hortaz, aste garrantzitsuak dira hauek:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide