Igandean egingo dute erromeria eguna Arrankudiaga-Zolloko Basakoetxe ermitan. Elizaren inguruan ez da janari edo edaririk faltako. Horrez gain, trikitilariak egongo dira.
Matxinkortaren ibilaldia
Bestalde, Basakoetxera oinez joateko mendi irteera egingo du Matxinkorta taldeak. 9:30ean abiatuko dira Arrankudiagako plazatik. Guztira, 5 kilometroko txangoa izango da, "eramangarria". Besteak beste, Albitzarri, Lupetxeta, Matxinkorta eta Basakoetxe lotuko ditu zeharkaldiak.