Arrankudiaga-Zolloko jaiek goia aste bukaeran joko duten arren, gaurko txupinazo egunean giroa berotzen hasi dira herritarrak. Lehiaketa gastronomikoek hartu dute protagonismoa. Haurrek patata tortilla prestatu dute. Nagusiek, berriz, marmitakoa.
Jaiak 20:15ean piztu dira ofizialki eta Arrankudiaga-Zolloko emakume sareak jaurti du lehen suziria. Aurretik burututako agerraldian “erasoen aurrean autodefentsa feministaz" erantzungo dutela adierazi dute.