Modus Operandi eta Maider Zabalegiren kontzertuek girotuko dute Arrankudiaga, besteak beste

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 8a, 07:46

Abuztuaren 14an hasiko dira jaiak. / Aiaraldea

Abuztuaren 14tik 19ra luzatuko dira herriko jaiak. Besteak beste, Modus Operandi zein Garilak 26 taldeek, eta Maider Zabalegi abeslariak hartuko dute parte. 

Datorren asteazkenean hasiko dira Arrankudiagako jaiak. Aurten ere, egitarau oparoa osatu dute udalak eta herri eragileek elkarlanean. Nekane Otxoa irakasle ohia izango da aurtengo omendua, Arrankudiagako eskolan egindako lanaren aitortza gisa. 

Abuztuaren 14an, asteazkenez, hasiko dituzte jaiak; marmitako eta tortilla txapelketarekin. 20:15ean izango da txupinazoa, eta ondoren DJ Mariskal arduratuko da giroa piztuta mantentzeaz. 

Ostegunean -abuztuak 15- Andra Mari eguna ospatuko dute. Hain zuzen, pilota partidak izango dira nagusi. Gauean, aldiz, Maider Zabalegi "Alaitz eta Maider" taldeko kide ohia bertaratuko da, bakarka plazaratutako diskoa aurkeztera.

Ostiralean -abuztuak 16- Gazte Egunak hartuko du lekukoa. 12:00etan graffiti tailerra egingo dute, eta eguerdian bertso bazkaria gaztetxean. Gizarte Etxeak, berriz, jubilatuentzat antolatuko du bazkaria. Edozelan ere, arratsaldean futbol partidak egongo dira; eta pintxopote musikatuaren ondotik DJ Adrian arituko da musika jartzen. 

Larunbatean, ordea, haurrek hartuko dute herria. Batetik, Altxorraren Bila jokoa gidatuko du Matxinkorta taldeak eurentzat. Bestetik, umeen kalejirak berotuko du giroa lehenbizi, eta jolas parkea edukiko dute Garondon ondoren. Haurren bazkariaren ostean apar festa egongo da. Eguna amaitzeko, baina, udalekuetako argazki emanaldia izango dute frontoian, bizitako abenturen adierazle.

Igandean izango da Kofradia Eguna. Urtero bezala, bazkarian bilduko dira herritarrak. Kantaldia, txakolin dastatzea, "Gool" saioak eta Puro Relajoren emanaldia egongo dira, besteak beste.

Berakatz egunarekin amaituko dira festak, astelehenean. Tradizioari jarraiki, odoloste jana eskainiko dute herriko gune ezberdinetan; eta gaueko ordu txikiak arte luzatuko da gaua; Modus Operandi eta Garilak 26 musika taldeek joko baitute, besteak beste. 5:00etan, baina, "Berakatz zopa" banatuko dute; errepikatzeko gogo eta zapore onarekin bukatzeko jaiak.

Jokin Landeta Perez erabiltzailearen argazkia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide