Larunbat eta igandean ospatuko dira Arrankudiaga-Zolloko auzoko jaiak.
Asteburu bete ekintzaz gozatzeko aukera egongo da Atxetako jaietan. Larunbatean -irailak 14- hasiko dira, eguerdiko hamabietan. Orotariko jarduerak egongo dira Arrankudiaga-Zolloko auzoan: umeentzako jolasak, txapelketa gastronomikoa, dantza plaza, kontzertuak, zunba, txokolate jana eta buruhandien kalejira egongo dira, besteak beste.
EGITARAU OSOA
Irailak 14, larunbata
Goiz osoan zehar baserriko produktuen salmenta egongo da
12:00 // Txupinazoa
12:00 // Umeentzako tailerrak, puzgarriak eta jolasak
12:30 // Pintxo poteoa
12:30 // Txapelketa gastronomikoa: J. Gorostizagaren X. Memoriala
14:30 // Sari banaketa eta bazkaria
16:00 // Umeentzako aurpegi eta azazkal margoketa eta puzgarriak
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu.
Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Zabaldu artikulua:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!