Jai giroa nagusitu da Zollon azken lau egunetan. Ostegunean hasi zen festa, San Martin egunarekin. Dozenaka lagun bertaratu ziren herrira odolosteak jatera:
Larunbatean, aldiz, umeentzako jolas eta puzgarriak egon ziren arratsaldeko lehen orduan. Gauean, aldiz, gazte giroa nagusitu zen frontoian, Iheskide taldearen eta Beranduegi erromeriaren kontzertuekin.
Igandean, aldiz Ugaoko Sarea abesbatzak jo zuen elizan, eta kanpoko jende ugari bertaratu zen.
Datorren larunbatean amaituko dira jaiak, herri bazkariarekin.
Argazkiak: Aimar Gutierrez eta Garazi Abrisketa