Zopilotes Txirriaos taldeak osatuko du besteak beste, Arrankudiagako jaietako 6 eguneko eskaintza zaparrada

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko uzt. 26a, 07:57

Arrankudiagako jaietako lehen zertzeladak eman ditu Udalak. / Aiaraldea.eus

Bi txanpetan bereiziko dituzte Arrankudiagako jaiak: abuztuaren 14tik 15era, eta 19tik 22ra. Orotariko eskaintza prestatu du Udalak.

Arrankudiagako jaiek badute egitaraua. Abuztuaren 14 eta 15ean abiatuko dituzte festak, eta 19tik 22ra izango du segida. Andra Mari bezperan -abuztuak 14- arratsaldetik gauera luzatuko da egitaraua.

Ohi gisa, arratsaldeko 17:00etatik aurrera kamiseta banaketa, kaljira, marmitako lehiaketa eta tortila txapelketa egingo dituzte Gizarte Etxearen inguruan. Egun horretan jaurtiko dute txupina, 20:15ean hain zuzen. Gauean, berriz, DJ Adrian arituko da musika jartzen.

Abuztuaren 15ean, aldiz, dianarekin esnatuko dute herria 10:00etan, eta meza nagusiaren ostean trikipoteoa egongo da. Arratsaldean, aldiz, herriko umeen pilota partidak izango dira nagusi, 19:00etatik aurrera frontoian. Iluntzeko antzerki emanaldiarekin bukatuko dute eguna, Trapu Zaharra konpainiaren eskutik, 20:30ean. 

Bigarren txanpa ostiraletik astelehenera arte luzatuko da, hilaren 19tik 22ra. 'Gaurko eta atzoko gazte eguna' antolatuko dute abuztuaren 19an horretarako, meza, mahai joko, edadetuen bazkari, erromeria, tribial, elektrotxaranga eta pintxopotearekin. Gainera, gaztetxean kontzertuak egingo dituzte, taldeak oraindik zehaztu gabe badaude ere. 

Abuztuaren 20an, larunbatean, umeen eguna egingo dute. Hala, kalejira, jolas parkea eta haurren bazkaria izango dira protagonistak eguneko lehen zatian, eta 16:30ean apar festak hartuko dio lekukoa ekimenari. Horrez gain, bolo tiradak eta Xaiborren ikuskizuna egongo dira, baita kanpamentuko proiekzioa ere. 

Abuztuaren 21ean, berriz, txakolin dastaketa, euskal presoen aldeko elkarretaratzea eta Kofradia Eguneko bazkariak beteko dute plaza. Kanturako tartea ere gorde dute, Joxe Mendizabal abeslariaren eskutik. Bestalde, mus txapelketa eta dantzaldia ere prestatuko dituzte. 

Abuztuaren 22an bukatuko dira Arrankudiagako jaiak, Berakatz egunarekin. Astelehenean iluntzetik aurrera gozatuko dute azken trakaz, pilota partida, kale animazio eta odoloste janarekin.

Aurreratu dutenez, gainera, Los Zopilotes Txirriaus eta Beranduegi taldeen kontzertuak egongo dira 23:00etatik aurrera. 05:00etan, baina, 'Berakatz zopa' banatuko dute gautxorien artean.

EGITARAU OSOA

08.14 IGANDEA

17:00 // KAMISETA banaketa

18:00 // KALEJIRA

18:00 // XXXIII. MARMITAKO LEHIAKETA

20:00 // XXIV. TORTILLA TXAPELKETA, herriko 0 eta 18 urte arteko gazteentzat

20:15 // TXUPINAZOA

23:00 // DJ ADRIAN

08.15 ASTELEHENA

10:00 // DIANA

11:00 // MEZA NAGUSIA

12:30 // Herriko umeen PILOTA PARTIDAK

20:30 // Antzerkia; “TRAPU ZAHARRA”

08.19 OSTIRALA

12:00 // MEZA NAGUSIA

12:45 // MAHAI JOKOAK

14:30 // JUBILATUEN BAZKARIA eta ERROMERIA
Gizarte Etxea

18:00 // TRIBIALA
Gaztetxean

19:00 // PINTXOPOTEA eta ELEKTROTXARANGA

14:30 // KONTZERTUAK
Gaztetxean

08.20 LARUNBATA

11:30 // HAURREN KALEJIRA
Garondotik Elexaldera

12:00 // JOLAS PARKEA
Elexalde

14:30 // Haurrentzako BAZKARIA
Gizarte Etxea

16:30 // APAR FESTA
Garondo

17:30 // BOLOAK, haurren tiradak

18:30 // BOLOAK, J.I. Larrazabalen Omenezko VII. tirada

19:00 // XAIBOR

21:30 // KANPAMENTUKO PROIEKZIOA

22:30 // PLACTON
Iberlanda taberna

08.21 IGANDEA

10:00 // DIANA

11:00 // MEZA NAGUSIA

12:00 // TXAKOLIN DASTATZEA eta ERAKUSKETA

12:00 // Euskal Presoen aldeko ELKARRETARATZEA
Plaza

14:00 // Haurren KOFRADIA BAZKARIA

14:30 // KOFRADIA BAZKARIA
Eliz ataria

16:00 // Kantaldia; JOXE MENDIZABAL

20:00 // Dantzaldia; PAN CON CHILE
Plaza

08.22 ASTELEHENA

19:00 // PILOTA PARTIDAK

20:00 // Kale animazioa
KITTU MUSIKA

21:30 // ODOLOSTE JANA
Herriko tabernak

23:00 // Gaupasa: LOS ZOPILOTES TXIRRIAUS eta BERANDUEGI ERROMERIA

05:00 // BERAKATZ ZOPA eta JAIEN AMAIERA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide