Irailaren 17an jaurtiko dute, bi urteko etenaren ostean, Atxetako jaietako lehenengo suziria. 12:00etan izango da txupinazoa, eta jarraian kalejira batek girotuko ditu auzoko kaleak. Ordu berean haurrentzako jolas parkea atonduko dute ere, tailer, puzgarri eta bestelako jolasekin.
12:30ean marmitako eta patata tortilla txapelketari emango diote hasiera. Epai-mahaiak 14:30ean iragarriko du lapiko irabazlea eta parte hartzaile guztiek batera bazkalduko dute jarraian.
Arratsaldean haurrentzako hainbat jarduera eskainiko dituzte, 16:00etatik aurrera: makillaje tailerra, ohe elastikoak, buruhandiak… 18.00etan DJ Pakok haurrentzako musika ikuskizuna egingo du, eta 19:00etan txokolatada herrikoiaren txanda izango da.
19:30etan Erdizka Lauetan taldeko lagunek dantza-plaza gidatuko dute. Festetako lehenengo eguna agurtzeko parrillada herrikoia egingo dute 21:30ean eta Almeriatik etorritako El Limite bandak kontzertua eskainiko du 22:00ak aldera.
Igandean, irailak 18, herri bazkaria egingo dute 14:30ean. Bazkalostea bingoarekin girotuko dute, harik eta Bocabeats Comediak arratsaldeari umore puntua jarri arte, 18:00etan. Jaiak XXXI. Igel toka txapelketarekin agurtuko dituzte.
EGITARAUA
09.17 LARUNBATA
12:00 // TXUPINA eta KALEJIRA
12:00 // HAURRENTZAKO TAILERRAK; puzgarriak eta ohe elastikoak
12:30 // MARMITAKO eta TORTILLA TXAPELKETA
14:30 // SARI BANAKETA eta bazkaria
16:00 // HAURRENTZAKO TAILERRAK; puzgarriak eta ohe elastikoak
18:00 // DJ PAKO, haurrentzako ikuskizuna
19:00 // TXOKOLATE JANA
19:30 // DANTZA-PLAZA, Erdizka lauetan
21:00 // PARRILLADA
22:00 // Kontzertua: EL LÍMITE
09.18 IGANDEA
12:00 // MEZA
14:30 // HERRI BAZKARIA eta BINGOA
18:00 // BOCABEATS COMEDIA
19:15 // XXXI. IGEL TOKA TXAPELKETA
21:15 // SARI BANAKETA