Abian da Arrankudiagako jaietako bigarren txanpa. Gaur ekin diete berriro festa ospakizunei, abuztuaren 14an txupinazoa jaurti ondoren. Hain zuzen, eguerdian meza egin dute, eta erretiratuen bazkarian bildu dira herritarrak ondoren. Arratsaldean erromeria izango dute Gizarte Etxean, gainera.
Gaztetxean, aldiz, tribiala eta kontzertuak egongo dira. 18:00etan, baina, jolaserako tartea hartuko dute; eta 19:00etan pintxopotea eta elektrotxaranga edukiko dituzte. 21:30ean, berriz, Ostrich Wedding, Both eta Belardi Rockers taldeen emanaldiak egongo dira gaztetxean.
Aiaraldea Komunikabideak jarraipen berezia egingo du datozen egunetan zenbait eduki multimedia plazaratuta.