Argazkiak: Ixone Mendibil, Txomin Egiluz, Izar Mendiguren, Aitor Aspuru
Gastronomia eta musika izan ziren atzo aitzakiak Arrankudiagan jendetza batzeko herrigunean. Goizean azoka egin zuten eta horrekin batera, tokiko txakolin zuria zein beltza dastatzeko aukera eman zuten. Horren ostean, ohiko bazkariaren ordua heldu zen, lehenik eta behin umeak, eta gero helduak. Arratsaldean eta gauean musika eta dantza izan ziren protagonistak. 13:00etan euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkarretaratzea egin zuten.
Argazkiak: Ixone Mendibil, Txomin Egiluz, Izar Mendiguren, Aitor Aspuru
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.