Marmitako eta patata tortilla zaporerarekin hasi dira Arrankudiagako Andramari jaiak. Dozenaka herritar elkartu dira gastronomia ekintzetan parte hartzera, lehen suziriaren esperoan.
Batzokiko Madak, Itsasok eta Josunek izan dute txupinazoa jaurtitzeko ardura. Irakurritako pregoi umoretsuan, eskerrak eman dizkiete Arrankudiagao bizilagunei duela 10 urtetik eskainitako harrera beroagatik.
Ekintza bete egun
Bi txandetan banatuko dituzte Arrankudiagako jaiak. Gaur eta bihar artean jaien lehenengo zatiari helduko diote bizilagunek. Gaur gauean DJ Mariskalek girotuko du herria, eta bihar pilota partidak eta antzerkia izango dira ekintza nagusiak.
Bigarren txanpa ostiraletik astelehenera arte luzatuko da, hilaren 18tik 21era. Berakatz egunarekin agurtuko dituzte jaiak. Gau horretan Moonshine Wagon eta Trikizio taldeak arituko dira goizaldeko 5:00ak arte festa-giroa luzatzen.