Gaur hasi da Arrankudiagako Andramari jaien bigarren txanpa, Gaurko eta Atzoko Gazte Egunarekin. Dozenaka edadetu bildu dira Gizarte Etxean eginiko bazkarian, eta Etxebarria aita-semeen erromeriaz gozatu ahal izan dute gero.
Arratsaldean, aldiz, Gaztetxea bilakatu da jaiaren epizentroa. Futbito txapelketako eta 'Mihiluze' lehiaketako finalak egin dituzte bertan. Ondoren, pintxopotea egin dute herrian barrena eta Gaztetxera itzuli dira gero, kontzertuez gozatzeko.
Astelehenera arte luzatuko dira Arrankudiagako Andramari jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Txondor Gaztetxea eta Txabi Alvarado Bañares