Ehunka herritar bildu ditu Arrankudiagako Kofradia Egunak

Txabi Alvarado Bañares 2023ko abu. 20a, 19:16

1602. urteko dokumentu batean agertzen da otordua lehenbiziko aldiz, baina tradizioa askoz lehenagokoa da, Txomin Egiluz historiazalearen arabera. 

Kofradia Eguna ospatu dute gaur Arrankudiagan, Andra Mari jaien baitan. Ehunka lagun bildu dira elizako arkupeetan, urteroko otorduaz gozatzeko. Haurrek bazkaldu dute lehenbizi, eta helduen txanda izan da jarraian. Ondoren, Idoia eta Robertoren kantuez gozatzeko aukera egon da bazkalostean, eta dantzaldia arratsaldean, Gabilanes taldearekin.

Hainbat mendeetako historia

Historia luzea du Arrankudiagako Kofradiak. "1602. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz, baina bertan jada azaltzen da aspalditik datorren kontua dela", azaldu dio Txomin Egiluz historiazaleak Aiaraldea Komunikabideari. Bere hitzetan, "anaitasuna sustatzea eta hildakoak oroitzea" zen bazkariaren hasierako helburua, eta hainbat ekimen egiten ziren otordua finantzatzeko. "Bolatokiaren kudeaketa enkantean ateratzen zen, adibidez". 

Egiluzek ikertutakoaren arabera, hasieran ez zitzaien uzten emakumeei bazkarian parte hartzen, baina denboraren poderioz onartuz joan zen. Frankismoan, baina, etenaldia izan zuen tradizioak, eta 1976. urtean berreskuratu zen. 

Orduz geroztik, "herri bazkari" baten modukoa da Kofradiarena, "herritar guztiei erabat irekia". Ez dago elkarte formalik bazkariaren atzean, sukaldari talde bat baizik. Menua da urteen poderioz aldatu ez zen bakarra: "hasierako berdina izaten jarraitzen du: berakatz zopa, garbantzuak azarekin eta sukalkia". 

Argazkiak: Txomin Egiluz eta Txabi Alvarado

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide