Moonshine Wagonek, Trikiziok eta DJ Bullek goizaldeko ordu txikiak arte luzatu dute bart gaueko gaubela. Berakatz zopa jatearekin batera agurtu dituzte aurtengo Arrankudiagako Andra Mari jaiak.
Txutxi Ariznabarretak azken egunetan herrian egondako "giro ona" goraipatu du, baita herritarren "parte hartze altua" ere. Alkateak "oso positiboki" baloratu du jaien aurtengo edizioa.