Larunbat eta igandean ospatu zituzten Atxetako jaiak. Auzoko gizarte etxearen eta errepidearen artean dagoen plaza txikian pilatu zituzten ekintza gehienak. Marmitako eta tortilla txapelketarekin eta haurrentzako jolasekin abiatu zuten larunbata.
Arratsaldean jarraipena eman zieten goizeko tailer eta jolasei, eta buruhandiak ere batu ziren festara. Ondoren, dantzatzeko unea iritsi zen, Mirikirekin jolastu eta dantzatu ikuskizunarekin, Inguma taldearen dantza plazarekin eta Iratzar erromeriarekin, besteak beste. Ez zen jatekorik falta izan tarte horretan, txokolatea zerbitzatu baitzuten arratsaldean eta odoloste pintxoak iluntzean.
Igandean, aldiz, bazkari herrikoia izan zen eguneko jarduera nagusia, eta Elvi bentrikuluaren ikuskizunarekin eta igel-toka txapelketarekin amaitu zuten jaia atxetarrek.
Argazkiak: Atxetako Jai Batzordea eta Txabi Alvarado Bañares