Bolatokiko lagunek piztu dute jaiei hasiera eman dion suziria. Pregoian eskerrak eman dizkiete bolatokia eraberritzen ibili direnei, eta bola-jokoa sustatzeko egindako ahalegina nabarmendu dute.
Txupina jaurtitzeko ordua heldu baino lehen, ordea, su artean ibili dira arrankudiagarrak arratsaldean zehar, tortilla eta marmitako txapelketetarako jakiak prestatzen.
Gauera arte luzatuko da egitaraua, 23:00etan DJ Mariskal egongo baita giroari doinua jartzen.