Aurrera doaz Arrankudiagako Andra Mari jaiak. Larunbatean umeen eguna ospatu zuten herrian, baina beste jarduera batek hartu zuen protagonismoa: bolo txapelketak. Arrankudiagako bolatoki eraberritua inauguratzeko baliatu zuten jarduera eta Aiaraldeko zein Bizkaiko beste hainbat herrietako zaleak gerturatu ziren ekitaldira.
Txutxi Ariznabarretak hartu zuen hitza bertan. Azpiegituraren eraberritzearen nondik norakoak azaldu zituen alkateak, herrian bola jokoak izan duen bilakaera goraipatzearekin batera:
🎳 Arrankudiagako bolatoki berritua estreinatu dute Andra Mari jaietan
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 17, 2024
🗣️Txutxi Ariznabarreta alkateak hartu du hitza irekiera ekitaldian 👇👇👇 pic.twitter.com/tyd8LE9UTZ
Igandean, aldiz, Kofradia eguna ospatu zuten. Ohikoan bezala, herritar andana bildu zen elizako arkupeetan eginiko bazkarian:
🍴Kofradia bazkaria egiten ari dira uneotan Arrankudiagan
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 18, 2024
Ikusi gaurko egitaraua hemen 👉https://t.co/B9f8JmNchv pic.twitter.com/aZZHCuzX5p
Amaiera, gaur
Gaur amaituko dira Arrankudiagako jaiak, Berakatz Eguna ospatuta. Hemen ikusi daiteke arratsaldetik goizaldera arte luzatuko den egitaraua:
19:00 // Pilota partidak
21:30 // Odolosteak afaltzera
Herriko tabernetan
23:00 // Kontzertuak: Kilimak eta Zirkinik Bez erromeria
05:00 // Berakatz zopa
Argazkiak: Txomin Egiluz Sagastizabal eta Txabi Alvarado Bañares