Asteburu osoa zehar luzatu dira Uribarriko jaiak. Giroa "izugarria" izan dela ziurtatu dute antolatzaileek, jendea oso animatuta egon delako "beroari aurre egiten".
Ostiral arratsaldean abiatu zuten egitaraua txupinazoarekin eta Mambo Express taldearen kotzertuarekin. Baina jarduera gehienak larunbat eta igadean pilatu dira. Mus eta tute txapelketa, erromeria, auzo bazkaria eta sukalki zein tortilla lehiaketa egon dira, beste beste. Larunbat gauean, gainera, sua piztu zuten berriz auzoan, San Juan bezperan bezala, harrera beroa egiteko udari.
Horrez gain, haurrentzako jarduerek ere ezaugarritu dute asteburua. Larunbatean puzgarriak eta jolasak egon ziren egun osoan zehar. Atzo, aldiz, Antxo eta Pantxa pailazoak eta Yogurinha Borova aritu ziren auzoa girotzen.
Argazkiak: Ziortza Uriarte, Txomin Egiluz eta Ainhoa Uriarte