La Txama, B.O.T.H. eta Gora Herria taldeek girotuko dituzte Arrankudiagako jaiak, eta guraso elkarteko kideak izango dira pregoilariak

Txabi Alvarado Bañares 2025ko uzt. 3a, 19:42

B.O.T.H taldeak joko du Berakatz Egunean. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 14tik 18ra luzatuko dira festak, ohiko eskema mantenduta.

Tortilla eta marmitako txapelketa, pilota partidak, bola jokoa, kofradia bazkaria, kanpamenduko proiekzioa... ohiko osagaiak izango dituzte Arrankudiagako Andra Mari jaiek aurten ere. “Ez dugu aldaketa askorik sartu, aurreko urteetako eskema mantendu dugu”, aitortu diote Jai Batzordeko kideek Aiaraldea Komunikabideari.

Hala ere, bi berrikuntza txiki egingo dituzte. Azaldu dutenez, Berakatz Egunean (aurten Gazteen Eguna ere izango dena) duela zenbait urte bazegoen kuadrillaka mozorrotzeko ohitura, eta hori berreskuratu nahi dute. Horrez gain, aurtengo kamisetak “ukitu berezia” izango duela ere aurreratu dute. 

Berakatz Egunean mozorrotuta ateratzeko deia luzatu dute.

Guraso elkarteko kideak pregoilari

Festetako pregoilariak nortzuk izango diren ere zehaztu dute. Guraso elkarteko kideei eman diete horretarako aukera, “herrian parte hartze handia dutelako eta nahiko aktibo daudelako”. 

Abuztuaren 14an irakurriko dute pregoia Gizarte Etxeko balkoitik, 20:15ean, eta jarraian piztuko dute jaiei hasiera emateko suziria. Ohikoan bezala, 18ra arte luzatuko dira ospakizunak, eta azken egun horretarako espero dituzte bisitari gehien. Urtero bezala, odoloste jana egingo dute herriko tabernetan, eta kontzertuekin luzatuko dute gaua, La Txamaren ‘corrido tumbao’-ekin, B.O.T.H.en punk-rockarekin eta Gora Herriaken erromeriarekin. 

Parte hartze irekia

“Adin guztietako jendeak” parte hartzen du jai batzordean, bertako kideek nabarmendu dutenez: “17 eta 70 urte bitarteko bizilagunak daude, eta nahi duenak parte har dezake”.

EGITARAU OSOA

Abuztuak 14, osteguna: Bezpera, Atzoko gazteen eguna          

12:00 // Meza

12:45 // Mahai jokoak

14:30 // Erretiratuen bazkaria Gizarte etxean
Ondoren bingoa

17:00 // Kamisetak banatzea

18:00 // Kalejira

18:00 // XXXVI. Marmitako Txapelketa
Izenak ematea: 18:00etatik 18:30era

19:30 // XXVII. Tortilla Txapelketa
Herriko 0 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat
Izen-ematea 18:00etatik 18:30era

20:00 // Tortillen eta marmitako lapikoen aurkezpena

20:15 // Txupinazoa

23:00 // Diskoteka

Abuztuak 15, ostirala: Andra Mari

10:00 // Diana 

11:00 // Meza nagusia

12:30 // Poteoa eta dultzaineroak

19:00 // Pilota partidak

20:30 // Kontzertua: Belar Hostoak

Abuztuak 16, larunbata: Umeen Eguna

11:30 // Umeen kalejira Garondotik Elexaldera

12:00 // Umeentzako jolas parkea Elexalden

14:30 // Umeen bazkaria Gizarte Etxean 
Bazkarirako izenak emateko zerrendak jarriko dira. Apuntatzeko epea: abuztuaren 13a  

16:30 // Aparra umeentzat, Garondon

17:30 // Boloak: Umeen tirada

18:30 // Boloak: Nagusien tirada, J.I. Larrazabalen IX. Oroimenezkoa

19:00 // Dantzatzeko prest!

21:30 // Kanpamentuko proiekzioa 

Abuztuak 17, igandea: Kofradia eguna

10:30 // Diana

11:00 // Meza

12:00 // Erakusketa

13:00 // Kontzentrazioa: Denok batera presoak etxera!

14:00 // Umeen kofradia bazkaria 

14:30 // Kofradia bazkaria, eliz atarian

16:00 // Kantuak, Joxe Mendizabalekin

20:00 // Dantzaldia: Tolin Mariatxia

Abuztuak 18, astelehena: Gazteen Eguna eta Berakatz Eguna

13:00 // Gaztepoteoa

15:00 // Gazteen bazkaria
Ondoren bingo musikatua

17:00 // Gazteen altxorraren bila

19:00 // Pilota partidak

21:30 // Odolosteak afaltzera herriko tabernetan

22:00 // Gaupasa: La Txama, B.O.T.H. eta Gora Herria

05:00 // "Berakatz zopa" eta jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide