Astelehen honetan agurtu dituzte Arrankudiagako Andra Mari jaiak, Berakatz eguna ospatuta. Gauean ehunka lagun bildu dira herrigunean, Gizarte Etxean eta inguruko tabernetan odolosteak afaltzeko. Ondoren, gaua luzatzeko aukera izan dute B.O.T.H., La Txama eta Gora Herria taldeen kontzertuekin.