Ohiko formula baliatuta, bizilagun ugari erakarri dituzte Atxetako jaiek. Larunbat goizean marmitako eta tortilla txapelketek eta haurrentzako jolasek girotu zuten auzoa. Arratsaldean buruhandiak, Euskal Jaia ikuskizuna, txokolatada eta Erauntsi dantza taldearen emanaldia egon ziren, eta Rockyou eta FestaSound DJ arduratu ziren gaua girotzeaz.
Igandean, aldiz, bazkaria egin zuten plazan, eta Gorka Aginagalderen bakarrizketarekin eta igel txapelketarekin amaitu zuten jaia.
Argazkiak: Atxetako Jai Batzordea