Jaietan erabat murgilduta dago Aiaraldea egunotan, eta gaur Arrankudiagako bizilagunak batu dira festara. Arratsaldean bildu dira plazaren inguruetan, tortilla eta marmitako txapelketan parte hartzeko, eta behin kazolak aurkeztuta iritsi da txupinazoaren unea.
Aurten trail lasterketako antolatzaileei egokitu zaie pregoia irakurtzeko ardura. Taldean igo dira balkoira, baina guztiak ez daudela nabarmenduta. Izan ere, traila auzolanean garatutako ekimena dela defendatu dute sutsuki, eta aukera baliatu dute baita ere hainbat aldarrikapen plazaratzeko, eraso matxisten aurkakoak edota Palestinaren zein euskararen aldekoak, besteak beste.
Suziriak jaurtita hasi da lau eguneko parranda herrian. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak eta bideoa: Maider Ramirez Martin eta Txabi Alvarado Bañares