Gaur hasiko dira Zolloko jaiak eta azaroaren 21era arte luzatuko dira

Aitor Aspuru Saez

Iazko ospakizunen irudia. / Aiaraldea.eus

Gaur izango da txupinazoa gaueko hamarretan eta lau egun gehiagoko egitaraua prestatu dute.

Tradizioa beteta, San Martin jaiak ospatuko dituzte Zollon eta gaur izango da txupinazoa. Berez, gaurko eguna suziria jaurtitzeko balioko du, 22:00etan, baina egitarau luzeagoa aurreikusi dute hurrengo egunetarako.

Izan ere, bihar ez da ospakizunik egongo, antolatzaileek eurek azaldu dutenez, grebarekin bat egingo dutelako.

Ordea, ostiralean kontzertuak egongo dira. Lehenik eta behin Elortegi Anayek joko dute plazan, bertako tabernaren eskutik, eta gero Ez Dok Bapek hartuko du lekukoa 23:00etan, baina frontoian.

Larunbat eta igandea

Larunbatean egun osoa betetzeko jarduerak izango dituzte. Hasteko, 11:30etatik aurrera Kirikino Aisialdi Taldeak puzgarriak eta jolasak eramango ditu frontoira eta 13:00etan Etxebarria aita-seme trikitilarien unea helduko da.

20:00etan Arakis´s Groove Factory taldeak hartuko du plaza eta 23:00etan Hesituak eta Feos Pero Majosen eta Gautegun erromeriaren lana izango da gaua luzatzea.

Igandean 13:30ean Dunbots elektrotxarangak girotuko du Zollo eguerdian.

Azaroaren 21ean gehiago

Asteburua igarota ere ez dituzte ospakizunak etengo. Izan ere, hurrengo larunbatean, azaroaren 21ean, Sabaibaju Arrankudiaga-Zolloko pilota txapelketarekin abiatuko dute eguna.

15:00etan herri bazkariaz gozatuko dute Roberto, Idoia eta Miren trikitilarien soinuez lagunduta eta gaueko hamarretan amaituko dira aurtengo jaiak itxiera txupinazoa jaurtita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide