Bonbona lasterketaren 25. edizioa egingo dute Artziniegako Jaietan, besteak beste

Erredakzioa 2017ko abu. 30a, 08:00

Bonbona lasterketa.

Irailaren 1ean ostiralean abiatuko dituzte ospakizunak, eta hitzordu berezien artean Bonbona Lasterketaren XXV. edizioa egongo da. Bi asteburuz luzatuko dira ekintzak.

Gazteek antolatutako bazkarien tiketak salgai daude dagoeneko eta playback txapelketan parte hartzeko epea ere ireki dute. Gaur izango da azkenengo eguna eta lehiaketan aritu nahi duenak izena eman beharko du "Artea" dendan.

Artziniegako Jaiei buruzko argazki eta selfie lehiaketa ere egingo dituzte. Argazkien kasuan artzifoto@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da irailaren 1etik 10era bitartean. Selfieak 600 761 107 telefono zenbakira helarazi behar dira.

Horrez gain, hurrengoa izango da egitaraua:

Irailak 1, ostirala:

20:30 // Zurrakapotea Goiko Plazan

21:00 // Pregoia eta txupinazoa, Goiko Plazan

21:30 // Kalejira erraldoi eta buruhandiekin

22:00 // Tokiko pilotarien partiduak

23:30 // Joselu Anaiak taldearen erromeria

1:30 // Kantzontzilo eta kulero lasterketa

2:00 // DJ Markelin



Irailak 2, larunbata:

12:00 // Pintxo lehiaketa Goiko Plazan

13:00 // Bonbona Lasterketari buruzko argazki-erakusketaren inaugurazioa

14:30 // Babarrun-jana herrikoia

16:30 // Dantza-plaza, bazkalostean

18:00 // Igel-toka txapelketa

19:30 // Bonbonen XXV. Lasterketa eta Garrafoien XI. Lasterketa

22:00 // VII. Playback Txapelketa

00:30 // Maketa lehiaketako irabazleen kontzertua

2:00 // Diskodantza



Irailak 3, igandea:

11:00 Meza

11:45 // Arteko Gure Amaren Ohorezko 39. enkantea

13:30 // Umeentzako "Tabernaz-taberna" lasterketa, Barrenkalen

18:00 // X. Kronoeskalada, Iturritik iturrira

21:00 // Berakatz zopa, Artekalen

Irailak 4, astelehena:

11:00 // Ginkana kulturala

14:30 // Bazkaria Goiko Plazan

16:30 // Joko zoroak

19:30 // Karaokea

18:00 // Magia tailerrak

18:30-19:30 // Hurbileko magia

20:00 // Magia ikuskizuna

Irailak 5, asteartea:

11:30 // Txokolate jana

11:30 // Umeentzako tailerra, eskulanak

14:30 // Bazkaria eta jolasak La Encinako zelaian

16:00 // Umeentzako parkea

18:30 // Txirrindularitza ginkana

19:30 // Umeentzako playbacka

Irailak 6, asteazkena:

13:00 // Frontennis final erdiak

16:30 // 3x3 txapelketaren finala

18:00 // Multiabentura jokoak frontoian

21:00 // Artzikirol final erdiak

Irailak 7, osteguna:

13:00  // Meza parrokian

14:30 // Bazkaria frontoian
Bazkalostean bingoa

19:00 // Musika emanaldia

21:00 // Korterraza filma laburren emanaldia Artekaleko plazan

Irailak 8, ostirala:

12:00 // Meza eta lore eskaintza La Encinako Ama Birjinari

18:00-21:00 // Frontenis eta artzikirol finalak

21:00 // Koadrilen afaria

23:00 // Havana 537 taldearen kontzertua

1:00 // Che Sudakaren kontzertua

2:30 // Joxe Replayren kontzertua



Irailak 9, larunbata:

14:00 // Bazkaria Arteko zelaian    

17:30  //  Adin guztientzako jokoak

19:00 // Salbea Arteko Gure Amari, santutegian    

19:30 // Jeitsiera herrira Akelarre fanfarrearekin    

21:00 // Pilota partiduak

23:00 // Berbena     

00:30 // Kontzertuak: Last beer    

02:00 // Berbena

Irailak 10, igandea:

09:00 // Tortilla eta Marmitako Txapelketa Goiko Plazan

11:00 // Kadeteentzako bizikleta lasterketa: Arteko Gure Amaren XXVI. Saria    

12:00 // Konpostaje kit-ak     

17:00 // Mus Txapelketa, udal kiroldegian     

17:30 // Koadrilen arteko herri kirolak     

20:00 // Erromeria Mikelekin

20:00 // Odoloste dastaketa Goiko Plazan    

20:30 // Argazki proiekzioa eta argazki lehiaketaren sari banaketa udaletxe zaharrean    

21:00 // Koadrilen arteko sari banaketa    

21:30 // Jaien amaiera traka

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide