Aurtengo Arteko Gure Ama jaietako pregoilaria hautatzeko prozesua abiatu du udalak. Zabaldu berri dute balizko pregoilari proposamenak helarazteko epea. Uztailaren 31ra arte egongo da horretarako aukera, info@artziniegakoudala.eus helbidera mezu bat bidalita. Mezuan ondorengo datuak jarri beharko dira: hautagai gisa proposatzen den pertsonaren edo erakundearen izena eta proposamena aurkezteko arrazoiak.
Bozketa herritarra
Jasotako proposamenetatik hiru hautatuko ditu udalak, eta bozkatzeko epea irekiko dute gero. Iaz antzeko prozedura baliatu zuten, baina egon ziren baita ere hautaketa modu hori kritikatu zuten herritarrak, Goma2 koadrila kasu.