Iraileko Arteko Gure Ama festen antolakuntzan murgilduta daude uneotan Artziniegako Jai Batzordeko kideak. Lotuta dituzte egitarauko ekintza gehienak, eta beste ekimen bat jarri dute martxan. Poltsak atera dituzte, Artziniegako jaiak irudikatzen dituen ilustrazio batekin.
150 unitate atera dituzte momentuz, baina gehiago egin nahi dituzte. “Hauek amaitzerakoan zerrenda bat egingo genuke 100 izen izan arte, beste eskaera bat egiteko”, aurreratu dute sare sozialen bidez.
5 euroren truke eskuratu daitezke poltsak, Whatsapp (678330311) edo posta elektroniko (artziniegakojaiak2019@gmail.com) bidez mezua bidalita. “Ordainketa Bizum bitartez edo eskura, poltsa entregatzerakoan, izan behar da”, zehaztu dute jai batzordeko kideek.
Bi astez luzatuko dira Artziniegako jaiak, irailaren 2tik 9ra bitartean. Artziniegako osasun zentroko langileak arduratuko dira pregoia egin eta irakurtzeaz.