Artziniegako 160 bizilagunek baino gehixeagok gutun bat sinatu dute Correos taldeko lehendakariari zuzenduta. Bertan, udalerriarentzako posta-zerbitzu duina eta Correosen tokiko bulegoaren mantenimendua eskatu dute.
Artziniegako Udalak sustatutako ekimen hau beste urrats bat da postari titularrak erretiroa hartu ondoren sortutako zerbitzuaren murrizketaren aurrean. Correos "zero kontratazio" politika aplikatzen ari den udalerri askotan gertatzen ari da egoera hori.
Azken hilabetean Artziniegako bizilagunek manifestazioa egin dute kalean, posta-zerbitzu duin batekin batera, herritarrentzako osasun- eta hezkuntza-zerbitzu duin eta murrizketarik gabea aldarrikatzeko.