350 txakur lehiatuko dira Artziniegako agility proban

Txabi Alvarado Bañares 2026ko abuztuaren 21a

Okondon egin zen 2022an Euskadiko Sextuple Agility txapelketa. / Aiaraldea.eus

Asteburu honetan eta hurrengoan izango da norgehiagoka Barcenako kirol eremuan. 

Agility Pawer klub kantabriarrak Artziniega hautatu du bere udako agility proba antolatzeko. Asteburu honetan eta hurrengoan egingo da kirol proba, hilaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean, Barcenako kirol eremuan. Sarrera dohakoa izango da eta edonor bertaratu ahalko da probak ikustera, 14:00etatik aurrera ostiraletan eta 9:00etatik aurrera larunbat zein igandetan.

Parte hartze zabala aurreikusi dute, 350 txakur baitaude izena emanda, Espainiako Estatuko hainbat tokitatik zein nazioartetik (Frantziatik, Irlandatik edo Esloveniatik) bertaratutakoak ere. 

Udalak jakinarazi duenez, futbol zelaia, kiroldegia, aparkalekua eta ikastetxea okupatuta egongo dira aipatutako egunetan. Izan ere, 60 karabana eta furgoneta baino gehiago espero dituzte. 

Txakurrei bideratutako kirola da agilitya, eta hainbat oztopotako ibilbidea gainditzean datza. Artziniegakoa ez da izango eskualdean egiten den gisa honetako lehen proba. 2022an Okondon lehiatu zen Euskadiko Sextuple Agility txapelketa, eta 2016an Urduñan egin zen. Horrez gain, badaude kirol horretan adituak diren aiaraldearrak, Vicente Markinez laudioarra kasu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide