Gazta, musika, dantzak eta azoka izan dira Artzain Eguneko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Olabarrieta Artzain Egunaren XII. edizioa egin zen iragan igandean Amurrion.

Hasi da Saharako errefuxiatuen kanpalekuetarako janaria biltzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Olabarrieta Elikagai bilketa egiten ari dira Aiaraldeko saltoki handietatik SEADen lagunen elkarteko kideak, beste hainbat elkarteetako kideen laguntzarekin. Tindouf-eko errefuxiatuen kanpalekuetara joango den elkartasun karabanarako materialak biltzea dute helburu. Datorren asteburuan Laudion egongo dira.

Garia irinduko dute Añeseko errotan

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Olabarrieta

Garia irinduko dute Añeseko errotan

Asteburuan, Añeseko herrian garia irinduko dute. Goizeko 10:00etan hasiko da ekitaldia. Herriko erdigunetik aterako da eta errotara joango dira bertaratuak. Normalean errota itxita dago, beraz, barrutik ikusteko aukera emango dute.

Aiarako umeen jaia ospatu zuten igandean Etxaurren Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Olabarrieta Ekainaren 14an, igandean ospatu zuten urtero bezala Etxaurren Ikastolako jaia. Egun osoan zehar hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek; jolasak, bazkaria, tailerrak eta azken ikasturteko ikasleen agur ekitaldia besteak beste.

Beste istripu bat Murgako A-3620 errepidean

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Olabarrieta

Beste istripu bat Murgako A-3620 errepidean

Pasa den asteko ostiralean berriro irauli egin zen egurra garraiatzen zuen kamioi bat. Gertakizuna ez da lehena izan, eta seguruenik ezta azkena ere, bizilagunen iritziz. Hori guztia A-3620 errepidearen egoera kaskarrari leporatzen diote.

Istripuek, errepide horrek dituen 2 kilometroetan zehar dauden puntu zehatz batzuetan gertatu izan dira. Errepideak Murgako industrialdea eta Urduña-Laudio A-625 errepidea lotzen ditu.