Tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zubiak

Elkarlanean eta ingurumena errespetatzen duten produktuak eskuragarriago jarriz. Horrela ari dira lanean Otsokop elkarteko kideak. 2015ean sortu zuten hiru lagunek elkartea Angelun, eta denbora horretan jende berri asko batu zaie proiektura. “Gizarte lotura bultzatuko duen toki atsegina sortzea, bertako ekonomiaren alde eginez eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko merkaturatze bide laburren bidez”. Hori da asmoa, elkarteko webgunearen aurkezpenean azaltzen dutenez.

Internetetik saltokira jauzi

Hasieran, elkarteak internetez egiten zuen tokiko produktuen eskaintza, eta bazkide bakoitzak bere erosketen zerrenda egin eta gero banaketa egunean produktuen bila joan behar zuen. 2016an, berriz, jauzi garrantzitsua eman zuen elkarteak: saltokia irekitzea. “Sentitzen genuen urratsa eman beharra genuela”, azaldu zuen Josiane Libiar elkarteko kideak Kanaldudek egindako elkarrizketan.

Baionan dute Otsolab denda, San Izpiritu auzoan, eta asteazken eta larunbatetan irekitzen dute. “Kanpaina egin genuen eta 12.000 euro lortu genituen saltokirako beharrezko materialak eskuratzeko”, dio Libiarek. Denda irekitzearekin batera, Otsokopek 100 bazkidetik 400 bazkiderako jauzia ere eman zuen. Kide guztiek hartzen dute parte elkartearen erabakietan, eta hilero hiru ordu eskaini behar dizkiote Otsokopen funtzionamenduari: saltokian, eskariak egiten… Bitartekaririk ez egoteak ekoizleak duinki ordaintzeko, eta aldi berean, produktuak prezio apalean eskaintzeko aukera ematen die.

Proiektu zabalago baten hasiera

Otsokop proiektua egun jada martxan duten dendatik harago doa: supermerkatu txiki bat irekitzea da beraien helburua, eta horretarako elkarteari kooperatiba forma ematea erabaki dute biltzar nagusian. Egun nagusi den multinazionalen hipermerkatu ereduaren aurrean, lekuko ekoizpenak eta elikagai ekologikoak eskainiko dituen alternatiba izan nahi du proiektuak, eta horretarako ari dira lanean.

Badoaz ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko bideak laburtzen dituzten guneak eta proiektuak sortzen. Kalitatezko elikagaiak eskainiz, eta modu kooperatibo eta parte hartzailean lan eginez.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide