Garrastatxun bukatuko da Euskal Herriko Itzuliaren etapa bat

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas 2016ko ots. 4a, 11:10

Euskal Herriko Itzulia 2016ko ibilbide gehiena zehaztu zuten arren, duela gutxi azaldu dute Garrastatxun -Baranbion, hain zuzen, Okondon ere Garrástatxu izeneko etxe multzoa baitago- izango dela Araban eta Aiaraldean egingo den etapa bukaera bakarra.

Euskal Herriko Itzulia 2016ko ibilbide gehiena zehaztu zuten arren, duela gutxi azaldu dute Garrastaxun -Baranbion- izango dela Araban eta Aiaraldean egingo den etapa bukaera bakarra.

Apirilaren 5ean Markinatik etorriko da etapa hori eta amaiera gogorra izango du; mendateak 2,8 kilometro ditu eta %10,5eko bataz besteko aldapak. %20ko maldak banan banako igoera ekarriko du ziurrenik eta ikusgarria izango da bertaratuko den txirrindularitza zaleentzat.

Garrantzitsua da azpimarratzea apirilak 4 eta 9a bitartean izango dela Euskal Herriko Itzulia. Markinan hasiko dute eta Eibarren bukatu. Arraten urtero ematen den mendate igoera izango da jarraitzaileentzako erreferentzia.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide