[IRITZIA] Iraultza txikietan biziraun

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2019ko urr. 23a, 22:50

Berri Txarrak taldeak iragan ostiralean eskaini zuen kontzertua Burubion. / Aiaraldea.eus

IRAILA bukatzear zen lehenengo albistea jaso genuenean. Berri Txarrak taldeak Burubio Kultur Elkartean jotzeko aukera zabaltzen hasia zen.

Astebete generaman Burubio Kultur Elkarteko kideok OIHU egin nahian, lagun guztiei prest geneukan sorpresa ADIERAZI BEHARRA baretuz, SPOILER bat bera ere egin gabe, sekretua gordetzeko asmoz. Eta jakin, jakin izan genuen soberan OREKA mantentzen, tutik ere esan gabe.

Urriaren 11n, albistea behingoz zabaldu ahal izan genuenean, sentitu ginen LIBRE. MINUTU BAT besterik ez zen pasa eta ordurako lagunen arteko lehenengo feedback-a jasota genuen.

Asko ziren kontzertuaren inguruan genituen KEZKAK, baina zalantza guztien aurrean ZERBAIT ASMATUKO DUGU esaten genion geure buruari. Azken finean, denborarekin IKASTEN den gauza bat da horrelakoetan ere lan egiten disfrutatzea. Argi dago lan handia dagoela horrelako ekintza baten atzean, kontzertua bera IZEBERGAREN PUNTA besterik ez baita.

Eta eguna IRITSI zen. Eta KATEDRAL BAT bezain ederra izan zen gaua. Eta KANTA GOIBELAK eta ez hain goibelak entzun genituen, ITXAROPENA AGORTZEN uzten ez duten horietakoak.
ZERTARAKO AMESTU bizi ahal baldin bada? Nahiz eta onartu beharra dagoen batzuetan BIZIRAUN besterik ez dugun egiten.

Ez dadila eskualdeko kulturaren HARIA eten. Jarraitu dezagun gure NORTASUNA ERAIKITZEN, SINETSI DUGUNA sinisten, lanerako ESKUAK zorrozten, EBIDENTEEGIA baita lanak bere fruituak dakartzala.

BEUDE Burubio Kultur Elkartea eta IKUSI ARTE Berri Txarrak.

JAIO.MUSIKA.HIL

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide