Ate joka daukaguz gure herriko jaiak, Andramariak.
Aurten ere, Jai Batzordeak, batzar zabaletan, jai egunak izendatu dauz. Egin dauzen aldaketak ona diren ala ez denborak esango deusku.
Herri txikietako jaiek oraindik, badaukie euren esangura. Elkartasunerako bultzada haundi bat direla esango nuke.
Aurtengo jaietan ere, bultzatu dagiguzan elkartasuna, berdintasuna, errespetua… Baita ere, izan dagiguzan gogoan garai latzetan bizi diren herriak eta pertsonak (espetxean dagozanak, iheslariak, errefuxiatuak, lan barik dagozanak…).
Jai zoriuntsuak, euskal giroan eta umore onean igaro dagiguzan!
Bihotz bihotzez, besarkada bana eta GORA ANDRAMARIAK!