Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Ibaiertzen garbiketari ekingo dio bigarrenez irailetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2014ko uzt. 31a, 22:13

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 2013. urtean garatutako “Nerbioi-Ibaizabal eskualdean hondatutako ibaiertzen leheneratze ekologikorako proiektua eta ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko ekintzak, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan” proiektuaren balantzearen berri eman nahi du.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 2013. urtean garatutako “Nerbioi-Ibaizabal eskualdean hondatutako ibaiertzen leheneratze ekologikorako proiektua eta ibai eta erreketan biodibertsitatea hobetzeko ekintzak, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko udalerrietan” proiektuaren balantzearen berri eman nahi du.

Aldi berean, jakinarazten du “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ekosistema hezeetako eta ibaialdeetako fauna eta flora autoktonoak hobetzeko ekintzak Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko eta Urduña udalerrietan, besteak beste,” bigarren proiektu bat jarriko duela abian laster.

2014ko udazkenean eta 2015eko lehenengo hiruhilekoan garatuko delarik. Proiektu bien asmoa eskualdeko natur ingurunea hobetzea da, teknikari adituen babesarekin eta herritar boluntarioen parte-hartzearekin.

Bigarren proiektua

2015ean garatuko den bigarren proiektuaren helburua da ibaiertzetako flora eta fauna espezieen populazioak kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzea, eta, zehazki, eskualdean mehatxu-maila handiena duten espezieetako batzuen egoera hobetzea; besteak beste, baso-igel jauzkariaren (Rana dalmatina), miru gorriaren (Milvus milvus) eta bisoi europarraren (Mustela vison) egoerak.

Zeregin nagusien artean udalerri bakoitzean aukeratutako inguru hondatuetan, ibaiertzetako zuhaixka eta zuhaitz espezie autoktonoak landatzeko eta mantentzeko ekintzak; ibaien urbazter eta inguru heze sentikorretan dauden landare-espezie exotiko inbaditzaileak antzeman eta eskuz erauztea; 2 putzu artifizial egitea, mehatxatutako anfibioak eta narrastiak indartzeko; eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibai eta hezeguneetako fauna-espezieei buruzko 3 sentsibilizazio-kanpaina egitea.

Lehenengo proiektuan bezala, ekimen honen helburua da eskualdeko ahalik eta pertsona kopururik handiena inplikatzea eta sentsibilizatzea, bai tokian tokiko hobekuntza ekologikoari dagokionez eta bai sentsibilizazio-ekintzei dagokienez.

Bigarren proiektu horrek ere Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

Informazio gehiago behar izatekotan jo ezazue Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen web orrialdera: www.ut21.org

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide