Hondakinen zati organikoa gaika biltzeari buruzko informazio Planaren bigarren fasea abian

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2015ko urt. 26a, 12:03

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez etxeko hondakinen zati organikoa gaika biltzeko sistema -bosgarren edukiontziaren eta autokonpostajearen bitartez- ezartzeari buruz herritarrei helarazi beharreko Informazio Planaren bigarren fasea abian jarri da. Besteak beste Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez etxeko hondakinen zati organikoa gaika biltzeko sistema (bosgarren edukiontziaren eta autokonpostajearen bitartez) ezartzeari buruz herritarrei helarazi beharreko Informazio Planaren bigarren fasea abian jarri da  besteak beste Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon.

Dagoeneko 1.600 etxe baino gehiago ari dira parte hartzen, %80 bosgarren edu-kiontzian eta %20 autokonpostajean. Datu ona da, baina hobetzen jarraitu behar du. Horretarako, zenbait komunikazio-ekimen abiaraziko dira urtarrilean eta otsailean: udal bandoak, informazio-liburuxkak postontzietan sartzea, bosgarren edukiontzirako kita banatzeko toki berriak, eta autokonpostajeari buruzko trebakuntza-tailerrak.

Pisu batean bizi direnek, landare-hondakinak bereizteko aukera dute, gero bosgarren edukiontzira botatzeko (kolore marroia); horretarako, ontzia, 100 poltsa konposta-garriak, edukiontzia irekitzeko giltza eta azalpenak ematen dituen eranskailua banaketa iraunkorreko puntuetan jaso beharko dituzte. Puntu iraunkor horiek Arakaldo eta Orozkoko Udaletxeak dira besteak, bai eta Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen Bulegoa ere, Arrankudiaga-Zollon (Elexalde 18).

Gainera, arratsaldeko ordutegi berezian, 18:00etatik 20:00etara, topaketarako eta banaketarako espazio hauek antolatu dira, gure eskualdeari dagozkionak ondorengoak dira:

Urtarrilak 30, Orozko: Kultur Etxea.

Otsailak 6, Arrankudiaga-Zollo: Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Bulegoa.

Ortua edo lorategia duten etxeetan, aldiz, euren konpostaje-prozesu propioa egiteko aukera dute. Horretarako, beharrezkoa da izena ematea eta bi orduko trebakuntza-tailer batera joatea. Bertan jasoko dituzte autokonpostatzeko materialak: konpostagailua, aireagailua eta eskuliburua.

Hauek dira gure eskualdean antolatutako tailerrak:

Urtarrilak 30, Orozko: Kultura Etxea.

Otsailak 6, Arrankudiaga-Zollo: Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Bulegoa.

Tailerren ordutegia 18:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, eta tailer gehiago ere eskainiko dira, eskariaren arabera. Bildutako datuen arabera, 2014ko azaroan eta abenduan 20,6 tona materia organiko jaso dira bosgarren edukiontzian. Hondakin horiek Bizkaiko Konpostegian ari dira tratatzen, mendiak eta lorategiak hobetzeko balioko duen konposta ekoiztuz.

Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.

Argibide gehiago behar izatekotan: deitu 94 621 54 72 telefonora edo sartu www.ut21.org web orrialdean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide