Amurrion Biodibertsitateari buruzko jardunaldiak egingo dira Maiatzean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2014ko api. 23a, 13:00

Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna denez, beste urte batez biodibertsitateari buruzko jardunaldiak egingo dira Amurrion. Horien bidez, herritarrei inguruko fauna espezieak hurbildu nahi zaizkie, oso garrantzitsuak baitira tokiko ekosistemen orekarako.

Jardunaldiak 3 ostiraletan egingo dira Katekesi aretoan, 19:30ean, eta erantsitako egitarauari jarraituko zaio. Salvagoro elkarteak Aiarako hegaztien inguruko ikerketei hitz egingo du. Alfredo Conde argazkilariak ikus-entzunezko emanaldia eskainiko du eta Mario Corral hegaztien soinuen inguruan mintzatuko da.

Maiatzaren 22a Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna denez, beste urte batez biodibertsitateari buruzko jardunaldiak egingo dira Amurrion. Horien bidez, herritarrei gure inguruko fauna espezieak hurbildu nahi zaizkie, oso garrantzitsuak baitira gure ekosistemen orekarako. Jardunaldiok 3 ostiraletan egingo dira Katekesi aretoan, 19:30etan, eta erantsitako egitarauari jarraituko zaio. Jarduera hori osatzeko, bi irteera egingo dira mendira, maiatzaren 24an eta 31n (larunbatak). Lehen egunean, narrastiak eta anfibioak behatuko dira, eta bigarrenean, berriz, hegaztiak.

Jardunaldi horien bitartez, Amurrioko naturazaleen xedea Lurrean dagoen dibertsitatea ospatzea da, bai eta munduan biodibertsitatea galtzeari aurre egitea ere. Desagertze erritmoa kezkatzeko modukoa da, normala litzatekeena baino mila bider azkarrago baitoa. Giza jarduerak eragiten du galera hori, eta ustea da klima aldaketek are gehiago larriago dezaketela. Hala, nabarmentzekoa da naturak ezinbesteko zeregina duela Lurreko bizitzari sostengua emateko, baita gureari ere, eta aintzat hartu behar da biodibertsitatea babestea planeta mailako kezka dela eta toki mailako ekintzak beharrezkoak direla.

Era berean, azpimarratu behar da globalizazioak, mundu mailako merkataritzak eta klima aldaketak areagotu egiten dutela biodibertsitatearen gaineko presioa; hartara, presioa geldiarazi behar dugu, hala mundu, nazio zein autonomia mailako politikekin, nola tokiko esparrutik hasita, garapen ereduak aldatuz eta garapen iraunkorraren nahiz biodibertsitatea babesten duen lurralde antolamenduaren alde lan eginez.

Aiaraldetik jardunaldi hauetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu gure ingurunearen ezagutza interesgarria bezain beharrezkoa baita gure ondotik datozen belaunaldiei ingurune naturala ondare bezala hutsi ahal izateko. Anima zaitezte!  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide