Aginagan harrapatutako miru baten migrazioa jarraitzen du SEO/Birdlife erakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Pagazaurtundua Arbide 2014ko mar. 19a, 09:00

Iberiar penintsulan Miru Gorriaren (Milvus milvus) negukoa eta ugalkorra den populazioak %50eko beherakada sufritu du 1994etik 2004. urtera, egoera kritikoan utzita.

EAEn egoera bera da 15 bikote ugalkor eta 170 neguko hegazti baino gutxiago zeuden 2004an. Nafarroan egoera iraunkorragoan mantentzen da, 2004.urtean 263 bikote ugalkor eta 1.700 neguko hegazti baitzeuden.

Iberiar penintsulan Miru Gorriaren (Milvus milvus) negukoa eta ugalkorra den populazioak %50eko beherakada pairatu du 1994etik 2004.urtera egoera kritikoan hutsita. Euskal Herrian egoera bera da 15 bikote ugalkor eta 170 neguko hegazti baino gutxiago zeuden 2004an. Nafarroan egoera iraunkorragoan mantentzen da, 2004.urtean 263 bikote ugalkor eta 1.700 neguko hegazti baitzeuden.

Espezie honek naturan erabiltzen diren pozoi ilegalen kaltea asko pairatu du. Egoera honek, galtzeko arrisku altuenean agertzea ekarri du eta ondorioz ikerketa, kudeaketa eta kontserbazio neurriak behar dutu ahalik eta lasterren iberiar penintsulako harrapakari honen populazioaren beherakada oso altua izan baita. Beraz bere mugimendu eta migrazioak ezagutzea espeziearen berresurapenerako ezinbestekoa da.

Telefonia mugikorrean suertatu diren aurkikuntzek urrutiko hegaztien jarraipena ahalbidetzen dute mugikorren sareen bitartez. Gailu berri hauek, GPS-GSM izenaz ezagutzen direnak, hegaztiaren posizioa GPS baten bitartez batzen dute eta mugikorren sareen bitartez bidaltzen dute ohiko sms mezu bat balitzan. Bidalitako informazioa internet bidez deskargatzen da eta honek egunero , internet eztaldura dagoen bitartean, hegaztien posizioa zein den ezagutzea ahalbidetzen du.

Aurtengo neguan lau miru gorri markatu dira Araban. Hauetako bi gazteak dira eta Gardelegi eta Agiñaga izenaz bataiatu dituzte harrapatu ziren lekuaren omenez beste bi helduak dira eta Pobes eta Ataria izenez bataiatu dituzte arrazoi beragatik. Markazio honek hurrengo asteetan hegazti hauen mugimendu eta migrazioa ezagutzea ahalbidetuko du. Harrapaketa hautean asko lagundu dute tokian-tokiko ornitologoek, arabar mendietako jendeak eta Gardelegi zabortegiko langileek.

 

Momentu honetan Gardelegi gazteak udaberriko migrazioa hasi du. Errioxan egun batzuk igaro ostean otsailaren 15ean ipar-ekialderantz hegan egin zuen eta egun Frantzian dago markatu zen lekutik 330 kilometrotara. Gainontzeko hiru miruak neguko zonaldeetan jarraitzen dute markatu ziren lekutik gutxi mugituz. Hurrengo egun eta asteetan hasiko dituzte erteuropako zonalde ugalkorretara, normalean neguko hegazti hauek Alemania, Frantzia eta Suitzan izan ohi baitute jaioterria Hegazti hauen mugimenduak egunero www.migraciondeaves.org orrialdean kontsulta daitezke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide